Gabonetako apainketa, streching-a, oroimen tailerra, zeinu hizkuntza edo sabel dantza dira lasarteoriatarrek hiruhilabete honetan egin ditzaketen ikastaroak.
Hauetaz gain, iraupen luzeko bi ikastaro ere eskaintzen ditu Kultur sailak, egur taila eta irakurketa kluba.
Kultur arloko arduradunek gogora arazten dute, batetik ikasleak berak erosi behar dituela materialak eta bestetik ikastaro guztiak hastapenekoak direla.
Ikastaro hauen prezio, egur taila izan ezik, 27,35 eurotako da erroldatuak dauden pertsonentzat, erroldatuak ez daudenek 48,16 euro. Egur tailaren kasuan, 127,44 eurotakoa da matrikula eta erroldatuak ez daudenek, berriz, 212,25 euro ordaindu behar dituzte.
Kultur arloak gogora arazten du matrikulazio kultura.lasarte-oria.org webgunean egingo dela. Epea astelehenean, irailaren 16an irekiko da eta azken eguna urrriaren 4a izango da. Ikastaro guztietan ikasle kopurua mugatua da.