Buruntzazpi txirrindularitza eskola lanean da eta eskolako arduradunek jakin arazi dutenez, aurten hiru mailatan egingo dute lan. Hasiberriak larunbatetan 10:00etatik 11:00etara Lasarte- Oriako Urbarteko jolaslekuan izango dituzte goiz-pasak. Eskolak haurrrak guraso edo arduradun batekin joan beharko direla jakietara ematen du, eskola kirolaz kanpoko ekintza baita. Alebin eta infantil mailako gaztetxoek Usurbilgo Oiardo kiroldegian egingo dute lan asteartea eta ostiraletan, 18:30etik 19:30era. Kadete eta jubenilek ere egunero izango dute saioa Usurbilgo Oiardo kiroldegian. Taldeko kide izan nahi dutenek Usurbilgo Oiardo kiroldegiko gihartze gelan dituzte izena emateko orriak. Honetaz gain, zikloturista edo lehiaketarako lizentzia federatua atera nahi dutenek, buruntzazpi@gmail.com helbidera mezua bidal dezakete.