Euskal Ligako kadeteen partida ikusi zen larunbatean Michelin kirol gunean. Loiola Indautxu izan zuen aurrean eta hiru puntuak etxean geratu ziren. “Lehen partiduaren ondorioak onak izan dira, emaitzak berak esaten du“, adierazi du Fernando Bravo taldearen entrenatzaile berriak.
“Partida oso ondo hasi ondoren, 2-0, gure bi erruekin, 2-2 jarri ginen markagailuan. Eskerrak akatsa azkar zuzendu genuela eta erasoan oso ondo jardun ginela“. Atsedenaldian 4 eta 2-koa zegoen markagailuan eta amaieran, Ostadar 6-2 gailendu zen.
Euskal Ligako entrenatzaileak adierazi duenez, “aurredenboraldian egindako lanarekin pozik egon arren, ligako lehen partiduaren sentxazioaren zain geunden, aurredeboraldian lagunarteko jardunak eskasak izan dira“. “Nahiz eta jende arteko ikuspegia zalantzazkoa izan, emaitza honekin, ilusio argi txiki bat ireki dugula pentsa-tzen dut“, adierazi du. Gainera, “jokalari berriek, beraiengan konfiantza hartu dute eta honela errezago izango da lan egitea“, aipatu du Bravok.
Talde berria eta lana
Entrenatzaileak aipatu legez, talde berritua aurkeztu zuen Euskal Ligako kadeteak lehen partida honetan. Jokalari gehienak, lau izan ezik, “maila honetan estreinatu dira“.Alde teknikoari begira ere, berrikuntzak daude. Fernando Bravorekin batera laguntzaile lanetan Arkaitz Sanchez egongo da eta Antxon Navarro atezain entrenatzailea izango da. Eta entrenatzaileak eskerrak eman nahi dizkio Ostadar SKT-ri egindako apustuarengatik. “Etxera bueltan ilusio handiarekin nator“. Erronka polita du, “kategoria hau, lehen mailakoa da adin honetan, eta Ostadarren helburua herriko jendearekin mantentzea da. Oso helburu zaila, noski“. Horregatik lan handia duela azpimarratu du, baina “talde sendoa egiten badugu, errezago izango dugu helburua lortzea“. Larunbat honetan, Athletik-en aurka jokatu dute Lezaman.
Beste mailak
Larunbatean ere, Erregional Ohorezko mailako taldeak hasiera emango dio denboraldiari etxean eta Zarautz izango du aurrez aurre. Lehengo asteburuan, aldiz, Ordiziaren aurka hirunako berdinketa lortu zuen.
Bestalde, Ostadar, zein Texas Lasartearrak taldeetako beste mailetako taldeek prestakuntzarekin jarraitzen dute.Horregatik, lagunartekoak edo txapelketak jokatu zituzten lehengo asteburuan.
Texas Lasartearrak taldeko Erregionalak bere mailara jai- tsi berri den Rotetaren aurka galdu zuen.
Ostadarreko Ohorezko jubenilak, berriz, 3 eta 1 irabazi zion Zumaiakori. I. jubenil taldea Urnietan Fernandez eta Begiristainen oroimenezko txapelketan izan zen. Hernani eta Urnietaren aurka galdu zituen partidak.