III. Parapetasonik jaialdia larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 13a

Lasarte-Oriako gazteek metal doinuez gozatzeko aukera izango dute aurten ere III. Parapesonik jaialdian. Besteak beste, Lasarte-Oriako "Hilotz" eta "Gabezia" taldeak izango dira kontzertuan arratsaldeko 17:00etatik ordu txikiak arte.

Inguruko talde gazteei zuzenean jotzeko aukera ematea helburu duen jaialdi autokudeatuak aurten ere zortzi talde bilduko ditu Parapetoan arratsaldeko 17:00etatik gaueko ordu txikiak arte. 
Taldeak
Lasarte-Oriako ”Hilotz” eta ”Gabezia”, Urnietako ”Pinotxet”, Donostiako ”Biersbreaker”,  Iruñeako ”Legalize Murder”, Zarauzko ”ThrashGression”, Zumaiako ”Izu Nauk” eta Hernaniko ”Behatxe Roja” izango dira Parapetoan. Kontzertuen ondoren, festak METAL DJ-aren eskutik jarraituko du. Beraz, metal estilo desberdinak entzuteko aukera izango da jaialdian. Antolatzaileek aurreratu dutenez,  gainera, herriko ”Gabezia” taldeak bere maketa aurkeztuko du jaialdian. Eta edariak prezio ezinhobean izango direla ere aipatu dute, ”kalimotxoa eta garagardoa euro batean”.