Isla Plazak 800 urte egin du atzera

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 13a

Erdi Aroko azoka martxan da. Zumaburu auzoko Isla Plaza postuz, kolorez, jakiz, antzerkiz eta musikaz blaituko dute asteburuan. Lehen eguneko irekieran adin tarte guztietako herritarrak izan dira eta eguraldiak errespetatuz gero jendetza biltzea espero dute antolatzaileek.

Malabareak, hankaluzeak, gaita-joleak, ekilibristak, bufoiak, txotxongiloak... denetik dago aurreikusita festa handia bihurtzea asmo duen azokan. Aurten lehenengo aldiz Isla Plazan egingo da eta Lasarte-Oriako kultura sailak jendearen erantzuna nolakoa izango den ikusi nahi du hurrengo urteetan Okendora berriro ekarri edo ez erabakitzeko. Asteburuak ematen duena bideo eta argazki galeria banatan jasoko dugu. Sare sozialetan ere jarraituko dugu.

EGITARAUA