Zumba saioak doan bazkideentzat

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 16a

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak jarduera berria aurkeztu du 2013-14 ikasturteko jardueren barruan, Zumba. Aste hauetan jarduerako doako saioak izango dira kirol bazkideentzat.

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak zenbait bazkidek egindako eskaerari erantzunez Zumba izeneko jarduera eskainiko du denboraldi berrian.

Zumba jarduera fisiko aerobikoa da, dibertigarria eta erritmoz betea. Ariketa aerobikoak ditu oinarri eta helburuen artean gure gorputza indartzea, garatzea eta malgutzea ditu. Oso jarduera musikala da erritmo latinamerikarretan (salsa, merenge, sanba…) oinarritua.

Modalitate berri hau ezagutzera emateko Kirol Zerbitzuak interesa izan dezaketen pertsonentzat zunba klaseak antolatu ditu irailaren 17, 19, 24 eta 26an, arratsaldeko 17:15etik aurrera gimnasioan eta  irailak 23, 25 eta 30ean goizeko 11:00tan Udal Kiroldegiko pistan. Pertsona abonatuentzat klase hauek doan izango dira.