PSE-EEk enpresa berrientzat lokalak uztea proposatzen du

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 17a

Lasarte-Oriako PSE-EEk, Jesus Zaballosek aurreko udalbatzarrean azaldu bezala, euskaltegi zaharraren egoitzan enpresak martxan jarri nahi dituzten herritarrentzat doan eskaintzeko proposamena egin du.

Taldearearen ustez herrian dagoen langabezia maila oso altua da eta udalak zerbait egin beharko luke honen aurrean. “Langabetu askok euren enpresak sortzea ekiten diote lan merkatua nola dagoen ikusita eta  hain zuzen erabaki hau hartzen duten herritarrak laguntzea da gure proposamena”. Izan ere proiektu berria martxan jartzeko garaian asko dira oztopoak eta gastuak, “eta azken hauengatik bertan behera geratzen dira egitasmoak”.

Arrazoi hau medio, PSE-EEk udal gobernuari eskatu dio enpresa bilgune bat egin eta bertako lokalen uztea erregulatzeko ordenantza lantzea.