Herriko kamioilari bat hil da lan istripuan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 18a

Lasarte-Oriako kamioilari bat hil da goizean Antzuolan, lanean ari zela. Sos Deiak-ek adierazi duenez, 33 urteko herritarra zen eta Gi-632 errepidean lanean ari zen Deskargako mendatean. Gidatzen zuen kamioia hamar metroko altuera duen aldapatik erori  da 08:10 aldera, langilea barruan zela. Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu arren, ezin izan dute langilea onik atera. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza bat, Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegitura diputatua eta Joseba Altube Bide Azpiegituretako zuzendaria istripua gertatu den lekura bertaratu dira. Bestetik Lasarte-Oriako udalak doluminak agertu nahi izan dizkie hildakoaren senide eta lagunei.