Baina Raulez gain, beste bi herritar ere izan ziren lasterketa hauetako podiumean. Porrontxoetako krosean Nieves Civicodek bigarren postua eskuratu zuen emakumeen mailan eta Herri Biran Jose Luis Delgado herritarra hirugarren izan zen.
Aipatzekoa da ere, Gomez udan lasterketatik lasterketara ibili dela. Abuztuaren 24ean, Ergobiako krossean, bigarren izan zen eta abuztuaren 31ean, Guadalupeko XXXVII. igoeran parte hartu zuen eta laugarren izan zen.
Bestalde, irailaren 7an izan zen Zumaiako Triatloian Pili Bodegas-ek laugarren postua lortu zuen orokorrean eta beterano mailako lehenengo izan zen.