Buruntzaldea IKT-ko masterrek ez dute atsedenik hartu udan. Izan ere, Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligan lehiatu dira buru belarri. “Lehengo urtean baino taldekide gehiago animatu dira, guretzat oso pozgarria dena,” adierazi du Borja Apeztegiak.
Master+ mailan Juan Vicente Martinek iaz eskuratutako hirugarren postua mantendu du eta beste guztiak txukun eta oso gustora aritu direla aipatu du ere Buruntzaldea IKT-ko entrenatzaileak.
Probak
Getaria Zarautz itsas zeharkaldian izan ziren igerilari gehien parte hartzen. “Guztietan ezagunena eta erakargarriena den itsas zeharkaldia”.
Senior kategorian Ander Lazkanok 42 minutu eta 2 segundo egin zituen, Imanol Guerrak 51 minutu eta 33 segundo, Enaitz Ibarburu 54 min. 2 seg., Septien anaiak, lehena Ander 54 minutu eta 23 segundorekin eta gero Asier segundo bat gehiagorekin. Azken seniorra Andoni Sorron izan zen, itsas zeharkaldia 57 minutu eta 29 segundotan osatuz.
Emakumezkoetan Alazne Egiazabal Miguel izan zen azkarrena 43 minutu eta 57 segundorekin.
Master kategorian Laura Igea izan zen taldeko azkarrena 52 minutu eta 53 segundorekin. Kategoria hontan atzetik izan zituen Yoli Pastor 53 min. 38 seg. eta Yoana Gonzalez 58 min. 51 seg.
Kategoria berean baina gizonezkoetan Joxe Mari Iraolak bere lehen itsas zeharkaldian ordu bat, 2 minutu eta 34 segundotan amaitzea lortu zuen.
Azkenik, Master+ kategorian Juanvi Martin izan zen taldeko azkarrena 43 minutu eta 58 segunduorekin 4garren postuan sailkatuz. Bere atzetik Mauri Rodriguez 50 min. 45 seg. eta Jose Luis Sevillano 52 min. eta 4 seg.
Txingudiko badiako zeharkaldian Buruntzaldea IKT taldeari dagokionez, Juanvi Martin lehiatu zen bakarrik. Proba honetan Juanvik Getaria -Zarautzeko laugarren postua mantendu zuen itsas zeharkaldiaren 2600 metroak 35 minutu eta 50 segundotan burutuz.
Paseo Berriko zeharkaldian Buruntzaldea IKT-ko bi igerilari izan ziren. Batetik Laura Igea bikain eta gustora aritu zen distantzia 55 minutu eta 59 segundotan amaituz eta master mailan seigarren postua lortuz. Bestetik Ramon Altuna aritu zen gizonezkoetan ibilbidea 57 minutu eta 31 segundotan osatuz.
Irlako Zeharkaldian olatu eta itsas zakarraren kontra ibili behar izan zuten igerilariek. Kasu honetan Buruntzaldea IKT-ko bi emakumezko izan ziren. Batetik Alazne Egiazabal 49 minutu eta 37 segundoko denborarekin. Bestetik, Laura Igea 58 minutu eta 3 segundorekin master mailan zazpigarren postuan sailkatuz.
Kontxako badiako proba izan zen azken zeharkaldia. Honetan Juanvi Martinek hirugarren postua eskuratu zuen eta honekin batera Master+ kategorian sailkapen orokorreko eta ligako hirugarren postua lortu zuen. Kategoria berean Mauri Rodriguez izan zuen atzetik 34 minutu eta 59 segundorekin.
Nesketan Alazne Egiazabal zortzigarren sailkatu zen, 32 min. 25 seg., eta Yoana Gonzalezek berriz distantzia 39 minutu eta 23 segundotan burutu zuen.
Elizegi seigarren
Hala ere, Buruntzaldea IKT-ko igerilariez gain, beste herritar batzuk ere izan dira itsas zeharkaldietan eta aipagarria da, Xabier Elizegik senior mailan lortutako 6.postua. Getaria Zarautz proban 45 minutu egin zituen Lasarte-Oriako gazteak; Txingudiko proban, 36:36; Paseo Berrian, 46:09, Irlako zeharkaldian, 47:50 eta azkenik, Kontxako badian, 29:29. Proba hauetan lortutako puntuei esker, sailkapen orokorreko seigarren postua lortu du.
Zuhazara irteera
Bestalde, taldeko gaztetxoak Zuhazan izan ziren irailaren hasieran, denboraldia hasi aurretik elkarrekin egun batzuk pasatzen. “Esperientzia polita izan da beste behin ere, eta bertan izandako taldekideek primeran pasatzeko aukera izan dute”, adierazi du entrenatzaileak.