Jarduera kulturalen programei eta eskola-orduz kanpoko jarduera hezigarrien programei diru-laguntzak emateko oinarriak dira, hain zuzen, aurkeztu direnak.
Era honetara, kultura arloko dirulaguntzetan 9.070 euro banatuko dira. Hauek jarduera edo programa kulturalen garapena bultzatzera daude zuzenduak eta Lasarte-Orian sustapen eta zabalkunde kulturalaren esparruan interes orokorreko jardueraren bat egiten duten elkarteak eskatu ahalko dute.
Eskola-orduz kanpoko jarduerei dagokionez, 7.494 euro banatuko dira. Hauek Lasarte-Oriako ikastetxeetako ikasleei zuzendutako eskola-orduz kanpoko jarduera edo programa hezigarriak eta gurasoen prestakuntzarako jarduerak garatzeko eskatu ahalko dira.
Interesatuek Gipuzkoak Aldizkari ofizialean, irailaren 17an argitaratutako 177 zenbakian aurkitu ahal dituzte bi diru-laguntza hauetako oinarriak.
Diru-laguntzen eskabideak Lasarte-Oriako udalaren erregistroan aurkeztu behar dira urriaren 23a baino lehen.