Udaletxe berriaren inaugurazioa gaur

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 20a

Abuztuaren 21ean ireki zen Udaletxe berria eta aste horretan jarri ziren zerbitzuak martxan, baina eraikina ez zen ofizialki aurkeztu. 
Beraz, gaur 19:00etan Mercero plazan aurkezpen ekitaldia antolatu du Udalak. Ekitaldia xumea izango dela aurreratu zuen alkateak eta helburua “Udal eraikin berria Guztiontzat aldarrikatzea. Aurkezpenean herritarrei izango dute hitza eta beraiek bihurtuko dira ekitaldi horren protagonista nagusi”.