Ostadar SKT-ko bola-joko atalak X. Santi Garcia eta Martin Egaña oroimenezkoa antolatu du. Igandean goizeko 10:00etatik aurrera Kirol guneko bolatokian jokatuko da txapelketa. Honetan bi maila nagusi izango dira, hots, gizonezkoak eta emakumezkoak. Herriko bolariez gain, Gipuzkoa osotik etorritakoak espero ditu Jose Antonio Montes, antolatzaileetako batek, lehiaketa irekia izango baita. Hala ere, herriko bolari onenek sariak izango dituzte. Izen-ematea Michelingo bolatokian bertan egin behar da 10:00etatik 11:30era.