Lur azpiko komedia eta komeriak Entre Lombrices antzerkiaren eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ira. 21a, 18:09

Udaran egin beharreko antzerkia zen "Entre Lombrices", baina bertan behera geratu zen erauntsi handia bota zuelako antzerkia hasi baino hamar minutu lehenago. Bigarrenean ordea, lortu dute antzerkia Okendo plazara eraman eta herritarren aurrean aurkeztea.

Gaztelera hutsezko antzerkia izan zen ostiral gauekoa, batez ere ikusle gaztetxoak bildu zituen eta umorea izan zuen ardatz. Umore beltza. Izan ere, heriotzaren inguruan hitz egin zuten, baina gertuko tonu eta denetariko eszenografia erabiliz, hilkutxa itxurako etxetxoak, maitasuna behar dutela esaten zuten kartelak, cowboy kapelak, ehorztaileen palak... Oro har Algaraka entzun eta ikusteko moduko antzerkia izan zen, baina tarte batzuetan hausnarketarako beta ematen zuten hitzek pentsakor jarri zuten bat baino gehiago. Bitxikeria gisa, antzerkia ikusi zutenek ezin izan zuten amaiera ikusi eta Internet bidez emango zutela esan zietelako, entrelombrices.com atarian hain zuzen.