Gaztea sailak urritik aurrera Gaztelekuan eskainiko dituen ikastaroak aurkeztu ditu. Ikastaroak bi ataletan banatzen dira. Batetik urritik abendura eskainiko diren ikastaroak daude, serigrafia, gitarra elektrikoa eta zumba eta bestetik, egun bateko ikastaroak ere antolatuko dira. Hauek kapoeira, magia, amigurami, aurpegiko masaia, akrobazioa, beat box-a, henna tatujeak eta globoflexia dira. Ikastaro guztiak arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo dira eta doanekoak dira. Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahiez gero, lasarteoriasarean.eu orrialdean eskuratu daiteke. Hauetan parte hartzeko izena eman behar dela adierazi du Gazteria sailak, “bertaratuko den jende kopurua zein den kalkulatzeko”. Horretarako, Gaztelekuko Informazio Bulegora gerturatu daitezke gazteak astelehenetik ostiralera 12:00etatik 21:30etara edo gazteinfo@lasarte-oria.org helbidera mezua bidali. Honetan, zure izena abizena eta ikastaroa zehaztu behar dira. Izena ematea urriaren 4an amaituko da.