Plaza dantza ikastaroa hastear

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 23a

Ttakun kultur elkarteak eskaintzen duen plaza dantza edo muxiko ikastaroa urriaren 1ean, asteartea, hasiko da. Irakaslea aurreko urteetan legez, Dabid Egizabal izango da. Saioak astearteetan 20:00etatik 21:30era izango dira Sasoeta ikastetxeko soinketa gelan.