Alboka Txikiren ikasturte hasiera

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 23a

Alboka Txiki abesbatzak urriaren 1ean, asteartea, arratsaldeko 18:00etan hasiko ditu entseguak, Arantzazuko amaren eliza azpiko lokalean. 6 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako jarduera da. Honen bitartez Alboka abesbatzak harrobi lan-tzeaz gain, musika gogoko duten Lasarte-Oriako haurrei ekin-tza hezigarri eta sortzailean parte hartzeko aukera ematen die. Honetaz gain, gaur egungo eta betiko euskal doinu tradizionalez edo atzerriko abestiak landuko dituzte. Alboka Abesbatzak herriko haur eta gaztetxoak gonbidatu nahi ditu lehen entsegu honetara. “Ez da beharrezkoa musika jakitea. Abestiak belarriz ikasten dira adin hauetan.” Alboka Txiki abesbatzan abestu edo informazio gehiago eskuratu nahi duten herritarrek 678 397 334 telefono zenbakira deitu edo alboka@albokaabesbatza.com helbidera bidali ditzakete mezuak.