Saio hauek 2003an eta aurretik jaiotako haur eta gaztetxoei zuzenduak daude. Helburua igeriketa probatu nahi dutenei eta euren igeriketa ahalmenak hobetzea helburu duten haurrei aukera ematea da.
Saioetan zehar haurrei igeriketako oinarrizko ahalmenak zein igeriketako estilo desberdinetan hastapena eta garapena eskaintzen zaie.
Entrenamenduak larunbatetan izango dira, 11:45etik 12:45ra.
Saio hauetan izena ematea Lasarte-Oriako igerilekuan astelehenetik ostiralera 18:00ak eta 21:00ak bitartean Borjagatik galdetuz edo buruntzaldeaikt.blogspot.com.es blogean formulario betez egin daiteke.