Parte-hartzeari udalean garrantzia eman nahi diote “esparru guztietan” horrela Hirigintzan ere, orain arte Tximistarreta proiektuan landu bezala lan egiten jarraitu nahi da. Hau dela eta “hirigintza herritarrengana hurbiltzeko” tresna gehiago jarriko ditu martxan udalak.
Aholku Kontseilua sortu nahi da herriko eragileekin. Orain artean udalak jakitera eman duenez, bi aldiz deitu da baina “parte-hartze mugatua zuenez aldatu egin da bertako araudia”. Hemendik aurrera, auzo, kultur elkarteetako, ingurumenaren babeserako taldeetako, hezkuntzako nahiz sindikatu eta beste organismoetako ordezkariak izango dira, nahiz eta gehienez 35 lagunek osatutako batzorde bat izango den. Edozein herritar interesatuk ere parte hartzeko aukera izango du.
Gaurko bilera 18:00etan hasiko da eta lehenengo saio honetan gai bakarra landuko da: Aholku Kontseiluaren sorrera eta helburuen azalpena.