Raul Gomez garaile Baxurde Krossean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 25a

Asteburu honetan ere herriko atletak lasterketaz lasterketa ibili dira. Usurbilgo Baxurde krosean Raul Gomez Margallok garaipena lortu zuen eta Nieves Civicos hirugarren izan zen Faro de la Plata-ko igoeran.

Lehengo igandean, Raul Gomez Margallo herritarrak garaipena lortu zuen Usurbilgo VI. Baxurde krosean.

Lasarteoriatarra 10 km.-tako proban parte hartu zuen eta 35:25 denbora eginez bakarrik sartu zen helmugara.

Hainbat izan ziren Usurbilgo proban parte hartu zuten herritarrek eta Gomez Margallo ez zen lehen postuetan iritsi zen herritar bakarra izan, Raul Tejado laugarren izan zen eta Francisco Borja Romerok hamaikagarren amaitu zuen proba.

Bestalde, larunbatean, Faro de la plata igoera izan zen Pasaia San Pedron. Honetan, Nieves Civicos herritarrak hirugarren postua eskuratu zuen.