Errugbiko taldeak ederki aurredenboraldian

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 25a

Beltzak Ostadar taldeko lagunek aurredenboraldiaz ederki baliatu dira. Lehengo asteburuan, Zarautz taldeetako senior eta kadeteekin batera Tarazonara egin zuten bidaia. Asteburu honetan, Ordiziaren aurka jokatuko dituzte lagunartekoak.

Beltzak Ostadar taldeko kadeteak Tarazonan izan ziren lehengo asteburuan Zarauzko taldearekin batera. Entrenamendua egitez gain, Tarazonako errugbi taldearen aurka jokatu zuten partida.

Beltzak taldeko lagunek aipatu digutenez, kadeteen partida berdindua izan zen. Tarazonako taldea hasi zen entsegu transformatu zuen. Baina Beltzak taldeko lagunak bi entsegu eginez markagailuan aurreratu ziren. Honela, lehengo denbora 7-10 amaitu zen.

Bigarren zatian ere Beltzak hasi zen erasoan. Entsegua egin zuen, baina jaurtiketak ez zuen atean sartu nahi izan.

Partida interesgarri jarri zen, Tarazonako taldeak entsegua eta transformazioa egin ostean, 14-15.

Baina Beltzak taldeko mutilek haien nagusitasuna erakutsi zuten beste entsegu bat eginez. Tamalez baloiak ez zuen mailen artean sartu nahi.

Partida bukatzeko gutxi falta zela, Tarazonak bi entsegu eta bi jaurtiketa sartu zituen. Ondorioz, Tarazonak 26-22 irabazi zuen partida.

Ondoren, Tarazona-Zarautz seniorren partida jokatu zen eta honetan Lasarte-Oriako lau gaztek parte hartu zuten lehenengoz. Izan ere, Ander Rekondo, Unai Urruzola, Imanol Galarraga eta Ritxar Yurramendik Ohorezko B mailako taldean jokatuko dute aurten.

Infantilak ere lanean

Larunbatean ere, infantil mailako gaztetxoek lagunarteko partidak jokatu zituzten Gaztedi taldearen aurka. Eskolarteko mutilek partida interesgarria jokatu eta 43-19 irabazi zuten; federatuek, berriz, “ez zuten egun ona izan” eta partida galdu zuten.

Ordiziaren aurka

Aste honetan berriz, Beltzak Ostadar taldeko infantil eta kadeteek Ordiziaren aurka jokatuko dute. Infantil mailako gaztetxoak Michelinen dute partida; kadeteek, berriz Asti zelaian,, Zarautzen.