Master atalean izena emateko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 26a

Buruntzaldea IKT-k jakin arazten du urriaren 7etik aurrera master mailako entrenamenduak hasiko direla.

Master atala 20 urtetik gorako igerilari, igerilari ohi, triatloilari edo igeriketarekin zerikusia duen edozein jarduerako kirolariei zuzendua dago. Entrenamendu talde bat izanik, igerilekuko txapelketetarako, ur irekietako txapelketetarako zein triatloietarako igeriketa ahalmena landu eta hobetzea ditu helburu. "Lehiatzea ez da derrigorrezkoa", jakin arazi dute Buruntzaldea IKT-ko arduradunek.

Saioak astelehena, asteazkena eta ostiraletan dira eta orduari dagokionez, hiru aukera daude: goizean 7:10tik 8:10 era eta arratsaldeetan 16:15tik 17:15era edo 20:15tik 21:15era. taldeko kideek adierazi dutenez, “bakoitza nahi duen ordutegian etor daiteke“.

Atal honetan izena emateko igerilekuan astelehenetik ostiralera masterren ordutegietan edo arratsaldez 18:00etatik 21:00ak bitartean Borjagatik galdetuz egin daiteke. Bestela, buruntzaldeaikt.blogspot.com.es blogean izena emate formulario bete edo 696 506 632 telefonora deitu dezakete interesatuek.