Zaballosek Ingurugiro eta Lurralde politikako sailburuari Euskotreneko soinuei buruz galdetu dio

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 26a

Lasarte-Oriako PSE-EEk Euskotren-eko trenek sortzen dituzten soinuak aztertzeko eskaera eraman zuen azken udalbatzarrera. Honetan Euskotren, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Trenbide Sarearekin harremanetan jartzea eta soinu azterketa bat eskatzea onartu zen.

Orain, Jesus Zaballos Eusko Legebiltzarreko kide denaz baliatuz, Ana Oregui Ingurugiro eta Lurralde politikako sailburuari soinu horiek arintzeko hartuko diren neurrien berri emateko eskaera parlamentarioa egin duela jakitera eman du perntsa ohar bitartez.

Zaballosek adierazi duenez, ”beste herrietan egin den bezala, Zarautz, Errenteria, Durango,... sail honek arazoa hau kontuan izatea espero dugu lasarteoriatarrek pairatzen duten asaldadura amaitzeko”.