Oscar Garcia entrenatzaileak adierazi digunez, lehen zati ederra egin zuten Aldaz-eko mutilek. Aukera asko izan zituzten baina baloia ez zen sarera sartu. Arerioak zortea izan zuen eta bi akatsez baliatuz 0 eta 2koa jarri zuen markagailuan.
Bigarren zatian, berriz, bi taldeek berdintsu jokatu zuten. Aukerak izan zituzten, batez ere, Aldaz-ek atezain jokalaria atera zuenean eta ondorioz, biek bina gol sartu zituzten.
Aste honetan, Elorrioko Buskantzaren aurka jokatuko dute partida eta zorte hobea izatea espero dute.
Bestalde, Gipuzkoako Liga hasiko da eta ISU Leihoak taldeak denboraldiko lehen partida izango du.
Herriko txapelketa
Honetaz gain, Ostadar SKT-ko lagunak herriko XXXI. Areto-Futboleko txapelketan lanean ari dira. Taldeen izena ematea ireki da dagoeneko. Hau Ostadarreko egoitzan egin behar da arratsaldez 16:00etatik 20:00etara urriaren 6a baino lehen.