Lasarte-Oriako maskotek bere egunaz gozatzeko aukera izango dute bihar, larunbata Atsobakar auzoko parkean.
Goizeko 10:30etan ekingo diote egitarauari. Horrela Galgoleku elkarteko kideekin paseoa egingo dute Okendo plazan hasi eta Kale Nagusia, Geltoki kalea, Iñigo de Loyola kalea, Pablo Mutiozabal, Hipodromo etorbidetik Atsobakarrera iristeko.
Egitasmo honen helburua antolatzaileek azpimarratu moduan, animali hauen adopzioaren inguruan sen-tsibilizatzea da.
Behin Atsobakarrera iritsi ondoren, maila desberdinak izango dituen animalien arteko lehiaketarako izen ematea zabalduko da. Lehenengo 50 partaideentzat oparia izango da eta bestelako materiala ere banatuko da gainerako parte hartzaileen artean.
Lehiaketaren ostean, txakurren entrenamendu erakustaldia egingo da eta bertara hurbiltzen dituzte herritarrak.
Azkenik txakurren goro-tzak biltzearen garrantziaz jabeak sentsibilizatzeko asmoz informazioa eta poltsak banatuko dira partaide guztien artean.