Autobusa goizeko 9:00etan aterako da Sagardotegi kaletik Lizarrustira. Bertan Aralar Parke Naturalean ikazkintza eta basogintza historian zehar nolakoa izan den ezagutuko dute eta ikazkinek garai batean egiten zuten txondorra zuzenean ikusiko dute ere.Txondorra irailaren 12an piztu zen eta urriaren 12an, ikatza aterako dute.
Egitarau berezia
Hau ospatzeko egitarau berezia prestatu da eta Oinatz taldeko lagunek honekin bat egingo dute. Honela, goizeko 10:30ean hasita, zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatua izango da Akerretaraino. Honetan txondor-plazak, pago motzak eta basoaren erabilera zein izan den ikasiko dute.Ibilbidea egin nahi ez duenak, Lasarte-Oriako Zero Sette Akordeoi orkestraren emanaldia entzun ahalko du.
Bazkaria ere antolatu da, “Ikazkin-menua“, hau da, baratxuri zopa, babarrunak eta mamia. Bazkal ostean, Aitor Sarriegi eta Eneko Lazkoz bertsolarien saioaz gozatu edo Barandiaran museora joateko aukera izango da.
Izena ematea
Izena ematea Ttakun kultur elkartean egin behar da, urriaren 8a, osteguna baino lehen. Autobusaren prezioa 10 eurokoa da eta bazkarian parte hartu nahi duenak beste 15 euro ordainduko ditu.
Antolatzaileek ohart arazi dute, izena ematearen arabera, joan-etorria autobusez edo kotxez egingo dela. Bestalde, hurrengo irteera Euskal Jaiak egunean, urriaren 19an, izango dela aurreratu dute. Hau Lasarte-Orian dagoen Benedika mendira izango da.