Erketzen entseguak urrian hasiko dira

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 27a

Erketz EDT eta Erketz-eko Lagunak taldeek urrian hasiko dituzte entseguak. Erketz-eko Lagunak taldeak asteartetan egingo ditu saioak eta Erketz EDT-ko kideek, berriz ostegunetan. Entseguak Zumaburu ikastetxeko gimnasioan izango dira, 20:00etatik aurrera ohi bezala. Era berean, 5 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoek ere Erketz txikin dantza egiteko aukera izango dutela gogoratu dute. Azalpen edo informazio gehiago eskuratu nahi duten herritarrek 635 746 028 telefono zenbakia jarri du eskura dantza taldeak.