Lasarte-Oriako Udalak Aztiker enpresaren laguntzaz “Anitzen sarea“ egitasmoa jarri du martxan. Proiektu honen bitartez Lasarte-Oriako kultur aniztasuna landu eta aztertzea da asmoa. Honen barruan, gaur Worldkafe ekimena egingo da Okendo Plazan 18:00etan hasita. Herriko jatorri eta kulturen arteko harremanez hitz egin, entzun, hausnartu nahi duen herritar guztiei gonbita egiten zaie kafe baten inguruan Okendo plazan egingo den ekintzan parte hartzera.