Eguraldi ona lagun, dozenaka lagunek bisitatu zuten Atsobakareko parkea larunbat eguerdi aldera.
Lehenik, 10:30etatik hasita, desfile moduko bat egin zuten erbi-txakurrekin Okendo plazatik aterata herriko kaleetan barrena Atsobakarreko belardietaraino. Behin han zirela, erakustaldiekin hasi ziren. Lasterketak, frisbi jaurtiketak...
Festa handia izan bazen ere, sentsibilizazio kanpaina baten parte izan zen larunbateko ekintza. Batetik, herritarrak animalien adopzioaren inguruan sentsibilizatzea izan zuen helburu eta baita azken aldian herrian bolo-bolo dabilen txakur gorotzen arazoen inguruan ohartaraztea, hau da, zakur baten jabe direnak kontzientziatzea.