Euskal Trenbide Sareak Bilbo-Donostia eta Lasarte-Hendaia arteko 13 geltokietan doako wifia eskainiko du eta horien artean, Lasarte-Oriakoa dago. Zerbitzu hau erabili ahal izateko “GOMEXWIFI” sarera konektatu behar dira gailuak. Honek atari batera bidaliko du erabiltzailea eta bertan izena eman beharko du. Zerbitzu honekin segundoko 512 kb-ko abiadurarekin ibili ahalko dira Interneten. Ingurumen eta Lekuko politika sailetik jakin arazi denez, 32.900 euroko aurrekontua izan du proiektu honek.