Ostiralero, gazteek bere txokoa izango dute eta honetan ekintza ugari egingo dituzte, lehiaketak, eskulanak... guztia doan. Klubeko arduradunek azaldu digutenez, aurreko urteetan bezala bi talde desberdin izango dira LH3-LH4 mailako gaztetxoak Ola kaleko Ludotekan bilduko dira eta LH5 eta LH6 mailakoak, berriz, Erribera kaleko lokalean.
Bloga
Lehen saioan txutxuklubtxuak martxan jarriko dituztela adierazi digute. Izan ere, gaztetxoek herrian gertatzen diren gertaerei buruz, Gazte Klubeko programari buruz eta gai desberdinei buruzko txutxumutxuak idatzi ahalko dituzte. Hauek guztiak Gazte klubeko blogean, gazte-kluba.blogspot.com.es irakurri ahalko dira. “Aurten berriro ere, blogari erabilera eman nahi zion diogu. Txutxuklubtxuez gain, bertan Gazte klubari eta bere ekintzei buruzko informazioa aurkitu ahalko dituzte gazteek,” adierazi dute.
Gazteburuak
Hau guztiaz gain, Gazteburuetan ekintza berezitaz gozatu ahalko dute klubeko gaztetxoek. Ekintza hauek asteburuetan egingo dira eta pista jolasak, irteerak, gaubelak eta milaka ekimen egingo dituzte primeran pasatzeko.