Bihar bandera igotzeaz gain, toka, igela eta pote txapelketak lehiatuko dira Isla plazan eta egunari amaiera emateko bingoa izango da elkartean. Asteazkenean, berriz, Kike Biguriren bakarrizketaz goza-tzeko aukera izango dute elkartean. Aurretik Udal Musika eskolako ikasleek hainbat doinu eskainiko dituzte. Ostegunean, elkarteko gimnasia eta aerobik taldeek erakustaldia eskainiko dute Okendo plazan. Ostiralean, Manuel Lekuona kultur-etxean lehenik Musika eskolako ikasleen emanalditxo bat izango da. Ostean, magia ikuskizunaz gozatu ahalko da Sun Magoaren eskutik.
Asteburu betea
Asteburua ere ekintzaz beteta dator. Larunbatean Lasarte-Orian zehar ibilaldi neurtua izango dute. Arratsaldean, berriz, dantzaldia eta dantza txapelketaizango dira.
Igandean, omenaldiko egun handia izango da. San Pedro elizan meza entzun ostean, Manuel Lekuonan elkarteko abesbatza eta Zero Sette akordeoi orkestra entzuteko aukera izango da.
Jarraian ohitura den legez, bazkaria ospatuko da Kirol guneko pilotalekuan eta bazkal ostean, dantzaldia izango da.
Urrezko ezteiak
Urriak 7, astelehena, ONCE-ko antzerki taldeak “Clochemerle” lana antzeztuko du eta urriaren 8an, urrezko ezteiak ospatzen dituzten bikoteen eguna izango da.
Goizean, Brigitarren komentuan meza izango da; arratsaldean, berriz, urrezko ezteiak ospatzen dituzten bikoteei oroigarriak banatuko zaizkie. Jarraian, merienda eta dantzaldia izango dira.