Ezker hormako txapelketa hasi da

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 30a

Intza pilota taldeko lagunak Ezker hormako txapel-keta ari dira jokatzen. Senior, jubenil eta kadete mailako bikoteak lehen partidak jokatu dituzte dagoeneko. Asteburu honetan, Kirol guneko pilotalekuan seniorrak ikusteko aukera izan da. Bestalde, Oñatiko Mikel deunaren txapelketako finalean izan da Axier Arteaga gaztea.

Gipuzkoako ezker hormako txapelketa martxan da eta Intzako bikoteak lehia bizian ari dira. Joxe Felix Solano pilota taldeko arduradunak azaldu digunez, “III. mailara ez jaistea dute helburu gazteek“.
Maila honetan gazteak eta esperientzia duen jendea dagoela aipatu du,  “Rekondo  edo Urkia gazteak ditugu batetik eta bestetik Xabi Arteaga edo Jon Peio Artetxe”. Aurreko astean, Artetxek eta Urkiak 22 eta 12 irabazi zioten Arrasateko bikoteari. ”Erraz irabazi zuten. Lanean gogoz ari dira”.
Helbururik ez
Jubenilei dagokionez, helburu zehatzik ez dutela aitortu du Solanok. ”Axier Arteagak partida guztiak jokatuko balitu agian, baina beste txapelketetan ere parte hartuko du eta zaintzen ari gara”.
Talde honetan Axier Arteaga, Mikel Aranguren edo  Aritz Solano daude. Lehengo astean esate baterako, Lezon Aurrera Saiaz 1  taldearen aurkako partida izan zuten eta Solano eta Arangurenek 22 eta 9  galdu zuten. “Arangurenek eskuan min hartu zuen partida hasieran eta ezin izan zuen lasai jokatu“.
Kadete mailan
Azkenik, II. mailako kadete bikotea atera ahal izan du Intzak. Kadeteen artean, “Sarasola lesionatua dago eta Mendizabal eta Aramberri ari dira jokoan“. Maila honetan bi partida jokatu dituzte. “Ez dira gaizki ibili partidetan baina arerio gogorrak izan dituzte aurrean“. Honela irailaren 14ean, kadeIntxurreren aurka 22-7 galdu zuten Alegin eta lehengo asteburuan, irailak 21ean, Michelinen 10 eta 22 Urnietaren aurka. Baina Solanok aipatu digu, “hauek ikasteko daude, sail-kapenak ez du garrantzirik“.
Oñatiko txapelketa
Bestalde, aipatu legez, Axier Arteagak beste txapelketa ba-tzuk ere jokatuko ditu. Esate baterako, aste hauetan Oñatiko 30. Mikel Deunaren pilota txapelketa jokatzen dabil.
Joxe Felix Solanok azaldu duenez, txapelketa honetarako Euskal Herriko pilotari desberdinak aukeratzen dituzte eta gonbidapenez parte hartu dezakete bertan. 
Aurten Axier Arteaga aukeratu dute txapelketan parte hartzeko eta Sarasa nafarrarekin batera jokatu du txapelketa eta finalera iritsi dira. 
Atzo jokatuko zuten finala bikote bizkaitar baten aurka eta Txintxarriko zenbaki hau itxi baino lehen ezin izan dugu emaitza jakin.
Seniorrek bitik bi
Haritz Urkia eta Mikel Elolak Azkoitiko Txurruka eta Conde gazteak mendean hartu zituzten misterio handirik izan ez zuen partidan (22-8).
Elola atzean sendo eta Urkia aurrean erabakior, jaun eta jabe izan ziren larunbat arratsaldean Michelinen.
Hasiera ona eman diote 2. mailari Intzako mutilek. Aurreko astean Arrasaten lehen jardunaldia irabazita, bigarrena ere zakuratu dute. Lasarteoriatarren helburua mantentzea da eta bost partida dituzte orain aurretik.