LOKEko gimnastika atala ere lanean da dagoeneko. Maite Rueda arduradunak azaldu duenez, 2013-1024 denboraldia prestatzen ari dira senior, jubenil, kadete, alebin eta benjamin mailako gimnasta eta taldeak. Bestalde, aurrebenjaminak urriaren 2an, asteartean hasiko dituzte saioak. Hauek arratsaldeko 18:30etik 19:30era izango dira Udal kiroldegian eta gimnastikan lehen pausoak eman nahi dituzten haurrei gonbita egiten die bertara hurbiltzeko.