Udal Kirol Zerbitzuak jakitera ematen du, asteartero goizeko 10:30ean Kontzeju txiki plazako kirol parkera egun eta ordutegi horretan hurbiltzen diren pertsonei parkean dauden kirol makina ezberdinetan ariketa fisikoak modu egokian egin ditzaten aholkuak, orientazioak eta laguntza eskainiko dizkiela. Zerbitzu hau doakoa da eta kurtsoan zehar eskainiko da ekainaren 17a bitartean.