Manifestazioa baino lehen batzarr izan ga Okendo plazan. Honetan Herrirako lagunek gaurko egoera gogorra dela adierazi eta Euskal gobernuaren jarrera ere salatu dute.
Honetaz gain, egun hauetan kaleko presentzia oso garrantzitsua izango dela aipatu dute. Honela, bihar 19:30ean egingo den herri batzarrean edo larunbatean egingo den manifestazio nazionalean parte hartzera gonbita egin dute, baita luzera begira egingo diren dinamiketan ere.
"Pagoak adarrak moztean zabaltzen dira. Gu ere adarrak moztean zabalduko gara," azpimarratu dute.
Ondoren, "Denok gara Herrira! Utzi EuskalHerria bakean!" lelopean manifestazioa izan da gure herriko kaleetatik barrena. "Atxilotuak askatu", "presoak etxera anmistia osoa" edo "Herrira da bidea" oihuak entzun dira.
Amaieran, eskerrak eman dizkiete ekitaldira hurbildu diren herritarrei.