Bandera igotzarekin batera hasi da gaur arratsaldean Adinekoen omenaldi astea. Amalur trikiti eta pandero eskolako doinu alaien laguntzaz Biyak Bat elkarteko kideak eta udal ordezkariak elkartetik kalera atera eta omenaldi aste honi hasiera eman diote.
Bandera igo ondoren, Pablo Barrio alkateak aste hau elkartearen eta Udala elkarlanaren furitu dela azpimarratu du. Honetaz gain, ekainean hil zen Mertxe Galdos lehendakaria gogoratu du eta haren hutzunea nabarituko dela adierazi du.
Ostean, Amalur trikiti eta pandero eskolako lagunek agurra dantzatu dute.
Lehiaketak
Honela ekitaldiz betetako asteari eman diote hasiera eta lehen ekintza pote, igel eta toka txapelketa izan dira. Egoitzeko kideek arratsalde ederra egin dute Isla plazan.
Jarraian, bingoa izan dute egoitzean.
Hasierako ekitaldiko eta txapelketetako irudiak bideotekan eta argazki galerian ikusgai.