Jai giroa nagusi izan zen larunbatean Soraluzen. Bertan Deba ibarreko euskara elkarteek Euskara Elkarteen Topagunearekin Topa Eguna ospatu zuten.
Egun osorako ekintza egitaraua antolatu zuten eta tartean Jon Sarasuak Pamiela argitaletxearekin argitaratutako “Hiztunpolisa Euskaltasunaren norabideaz apunteak” saiakera liburua aurkeztu zuen Herri Antzokian.
Honek mahaian Mikel Irizar eta Jose Angel Irigarai izan zituen lagun. Sarasuak euskalgintzaren gainean egindako azken hausnarketak bildu ditu lan honetan.
Tokikotasuna eragiteko
Horretaz gain, herri bazkaria, esketxak, jokoak etab. Irrien lagunekin gozatzeko aukera izan zuten ere txikienek.
Arratsaldeko ekitaldian, Deba ibaian, petaloetan euskara elkarteen balioak erakusten zituen lorea osatu zuten ur-azalean hainbat elkarteetako ordezkariek: euskalduntasuna, auzolana, plazera eta plaza hitzekin.
Mikel Irizar, Topaguneko lehendakariarentzat “Tokikotasuna” da oinarria, haren esanetan, bakoitzak “bere tokian“ indartu behar du euskara.
Ttakuneko hainbat ordezkarik, Euskal Herriko euskara elkarteetako gainontzeko kideekin festan parte hartu zuten.