Elemelekako gazteak kazetari

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 3a

Elemelekako gazteak astero gure artean izango dira euren inguruko berriak idazten

Kaixo Txintxarriko irakurleei. Gu Unai eta Gorka gara, Landaberri ikastolako ikasleak. Elemeleka tailerrean ari gara lanean, astero bi egunetan hain zuzen ere. 

Tailerreko saio batean irakasleek Txintxarri aldizkarian idaztea proposatu ziguten, eta gehienoi idei ona iruditu zitzaigun. Beraz, astean behin bi ikasleek gazteen gustoko edo Lasarte-Orian gertatutako gauza interesgarriez albiste bat idatziko dute.

Espero dugu irakurleon gustokoa izatea eta gazteok kezkatzen gaituzten gaien berri izatea.