PSE-EEk Udalaren erabilera partidista aurpegiratzen dio Alkateari

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 3a

Lasarte-Oriako PSE-EE ez da ostiralerako urgentziaz deitutako Udalbatzarrera joango. Udalbatzar honek poliziak Herriraren egoitzetan egindako azken operazioa du aztergai.

Jesus Zaballos, Lasarte-Oriako Alberdi sozialistako bozeramaileak prentsa ohar batean azaldu duenez, “deialdi hau Barrio jaunak egin duen udal instituzioaren erabilera politikoaren erakusgarrietako bat da”.

Zaballos-ek adierazten duenez, “urgentziazko udalbatzar honen deia ez dugu ulertzen”. Izan ere, hurrengo asteartean, urriaren 8an, ohiko Udalbatzarra dago eta sozialisten aburuz, honetan aztertu daiteke gaia.

Honetaz gain, prentsa oharrean aipatzen denez, sozialistak ez daude ezker abertzaleak egin ohi dituen emanaldi mediatikoetan parte hartzeko prest.

Gainera, Zaballosek baietsi duenez, erabaki judizialak errespetatzen ditugu “beti egin dugun bezala”, beraz, sozialistek ez dute Herriaren aurka egindako operazioari buruzko iritzirik emango honen arrazoi eta egozteak jakin arte.

Sozialistek oharrean gogora arazten dutenez, aurretik ETAren preso eta senideen aldeko beste bi elkarte, Amnistiaren aldeko batzordea eta Askatasuna, izan dira ilegalizatuak. Eta PSE-EE-ren iritziz, Herrira elkarte hauen ondorengoa den eta talde terroristari laguntza ematen dion erabakitzea justiziari dagokio.

Oharrean aipatzen denez, apirilean, Thierry ETAko buruzagi ohiari omenaldia egin zioten eta, gogoeta etikoak alde batera utzita, “mundu hori ETA-tik ez dela behar beste urrundu erakusten du”.

Bestalde, PSE-EEk “ahal duen azkarren” lan egitea eskatzen dio Justiziari eta ez dezala atxilotuen erantzukizunen edo errugabetasunaren ebazpe epea luzatu.