Beltzak Ostadar Zarautz kadeteak lehiakor

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 4a

Lasarte-Orian infantil mailako errugbia ikusi ahal izan genuen larunbatean. Baina Beltzak Ostadar taldeko kadeteek Zarautzen izan zuten partida, arerioa bertan ere Ordizia izan zen. Taldeko arduraduneak azaldu dutenez, partida berdindua izan zen eta ederki borrokatua izan zen.

Lehengo zatia bina entseguko berdinketarekin amaitu zen eta bigarren zatian, berriz, presioa egiten hasi zen herriko taldea. Nahiz eta pilota ruck-etan borrokatu Ordiziakoek bi entsegu egin zituzten eta markagailuan aurreratu ziren. Ederki erantzun zuten Beltzak Ostadarreko mutilek eta partida berdindu zuten.

Partida amaitzear zegoela, Ordiziarrek entsegu lortu eta garaipena eraman zuten. 
Taldeko arduradunentzat, esperientzia oso positiboa izan da jokaldiak probatzeko balio izan zuelako.