Goizeko 8:30ean elkartuko dira Basaundin, Leitzan egingo dute hamaiketakoa eta gero berriro bizikleta gainean itzulikdira. Ondoren nahi dutenek Basaundiko Buruntz-Azpi elkartean bazkaltzeko modua izango dute.
Beste urtetan 20 bat lagunek parte hartu dute 60-70 kilometro inguruko bizikleta irteera honetan. Antolatzaileek deia luzatu dute nahi dutenek parte hartu dezaten. Gainera, nahi dutenek une horretan esan eta elkartean bazkaltzeko aukera izango dute.