Aurten Ostadar SKT-k bi neska talde osatu ditu, bata junior parte-hartze mailan eta bestea kadete errendimentu mailan. Bi taldeak gogotsu daude denboraldia hasi eta iaz kadete taldeak lortutako garaipenak berdintzeko.
Era honetara, larunbatean bi taldeen lehen partida ikusteko aukera izango da kiroldegian. Junior mailako neskak Internacional taldearen aurka jokatuko du 10:00etan; kadeteek berriz Soraluze Bergara izango dute aurrez aurre 16:00etatik aurrera.