Badminton txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 4a

Elebeltz Topaguneak I. Banakako badminton txapelketa antolatu du. Parte hartu nahi duen guztiak facebook.com/elebeltz.topagunea orrialdean iruzkin bidez edo topagunean bertan izena eman behar da urriaren 7a baino lehen.


Topaguneko arduradunek jakinarazi dute, apuntatzen den jendearen arabera moldatuko direla partidak eta lehenengoa asteazkena 9an izango dela arratsaldeko 19:00etan. Finala urriaren 26an Matxaka egunaren baitan jokatuko da.