Hitzaldiak urriaren 4a eta 11ean izango dira, Antonio Blas plazako lokalean, 19:30etik aurrera. Lehenengoan, Saltzate baserriko Antonio Eleizegik hemengo txori eta hegaztiei buruz hitz egingo du. Bigarrenean, berriz, Aizea Morales-Kastresanak minbizia eta hau tratatzeko terapiak izango ditu mintzagai.
Honetaz gain, Oinatz taldearekin bat eginez, elkarteko lagunek urriaren 12an eta Lizarrustiko parketxera irteera antolatu dutela ere eman dute jakitera. Interesa duenak auzoko dendan izena eman behar du urriaren 10a baino lehen.