Bertan 32 dardolari izan ziren lehian eta horien artean hainbat lasarteoritarrek parte hartu zuten. Joseba Unanue oriotarrak bereganatu zuen lehen postua. Herritarrei dagokionez, Jon Merino laugarren izan zen, Jorge Cid zazpigarren eta J.M. Manterola Alcainek zortzigarren amaitu zuen lehiaketa.
Txapelketa honetan sailkapeneko lehen zortziek eskuratzen zuten selekzioan jokatzeko eskubidea, beraz hiru herritarrak Gipuzkoako selekziorekin jokatuko dute azaroan Nafarroakoaren aurka.