Urriaren 7tik aurrera, astelehenero arratsaldeko 19:00etatik aurrera gitarra eskola martxan jarri du Elebeltz Topaguneak.
”Bertan herriko hainbat musikariren eskutik kitarrari soinua ateratzen hasteko edo dakigun hori besteekin elkartrukatzeko aukera izango dugu”, adierazi dute.
Lasarte-Oriako gazteak gitarra hartu eta Topagunera hurbiltzera gonbidatzen dituzte arduradunek.