Autobusa goizeko 9:00etan aterako da Sagardotegi kaletik Lizarrustira. Izena ematea Ttakun kultur elkartean egin behar da. Autobusaren prezioa 10 eurokoa da eta bazkarian parte hartu nahi duenak beste 15 euro ordainduko ditu. Antolatzaileek ohartarazi dute izena ematearen arabera bidaia autobusez edo kotxez egingo dela.