30 urtetako lanari aitortza

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 7a

Txema Valles DIARIO VASCO-ko kazetariari omenaldia egingo diote herriko kultur eta kirol elkarteek, “herrian antolatzen dutenaren bozgorailu” izana eskertzeko. Eurek antolatutako ekimenak “profesionaltasunez, errespetuz eta maitasunez” jorratu izana goraipatzea dute helburu.

Azken 30 urteotan  elkarteen mesedetan egin duen lan onaren “aitortza publikoa” egiteko, zenbait ekitaldi antolatu dizkiote astean zehar.

Hasteko, Txemak 30 urte hauetan egin dituen artikuluen erakusketa izango da herriko dendetan, gaurtik igandera bitartean. 

Ostegunean, berriz, “Buenas noches y buena suerte” filma izango da ikusgai Manuel Lekuona kultur-etxean, kazetaritzaren ingurukoa, 21:30ean. 

Ostiralean izango da, ordea, ekitaldi nagusia. Danborradak ongi etorria egingo dio Txema Vallesi Geltoki kalean, 19:30ean, eta jarraian omenaldia egingo diote Manuel Lekuona kultur-etxean, 20:00etan.