Begiristain anaiak bigarren larruzko paleta txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 7a

Jon eta Mikel Begiristain anaiak Usurbilgo pala taldean ari dira jokatzen. Lasarteoritarrak irailaren 22an, Donostiako Gaska trinketan jokatu zen larruzko paleta txapelketako finalera iritsi zen eta bigarren postuarekin konformatu behar izan ziren.


Altzatarra, Usurbil eta Real Sociedad taldeek jokatu dute paleta lehiaketa. Hiruren arteko ligaxka jokatu ostean, finalean Real Sociedad taldeko Agirre eta Navarro izan zituzten aurrez aurre. Begiristain anaiek ez zuten aukera askorik izan eta 40-23 galdu zuten.